Sailkapen Diagrama Egiten

Sailkapen-diagrama ikasitakoa egituratzeko teknika bat da eta, edozein unetan ikasitakoa eskura izateko tresna oso baliagarria da.

Mailakatutako lau osagai adieraziko ditugu, sailkapenerako erabiliko ditugun diagrametan:

Helburua: sailkatu nahi dugun gaia izango da.

Ezaugarriak: atal bakoitzaren elementu komunak identifikatzen laguntzen duen informazioa da. Kategoriak: ezaugarri komunak dituzten elementuek eratzen dituzten taldeak dira.

Azpikategoriak: Batzuetan, lehendik definitutako taldeetan azpitaldeak sortu beharko dira.

Adibidea: atal bakoitzari egokitzen zaion kasu bat da. Osagai hau ez da kasu guztietan nahitaezkoa izaten.

Adibide gisa, baloi moten inguruko sailkapen-diagrama sortu nahi badugu, lehen aipatutako osagai bakoitza eratzeko galdera batzuk egin daitezke.

Helburua: 

Galdera: zer da sailkatu nahi dudana?

Erantzuna: baloi jakin batzuk.

Ezaugarriak:

Galdera: zer ezaugarri bereizgarri dituzte baloi horiek?

Erantzuna: tamaina, masa, materiala…

Kategoriak:

Galdera: zein multzotan biltzen dira berezitasun horiek dituzten baloiak?

Erantzuna: futbolekoa, saskibaloikoa, eskubaloikoa eta boleibolekoa.

Adibidea:

Galdera: ezagutzen al dut berezitasun horiek dituen baloirik? Zein?

Erantzuna: adibidez, kirol bakoitzeko irudi bana.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan