Problemak Ebazteko Urratsak

Edozein problema matematiko ebazteko garaian galdera hauek asko lagunduko dizute:

1. Problema ulertu: Zer eskatzen dit problemak? Emaitzak bete behar al du baldintza jakinen bat (zenbaki-mota, zehaztasun-maila, muga batzuen arteko balioa…)? Zein datu ditut? Denak beharrezkoak al dira?

2. Ebazpena planifikatu: Ba al dago problemari aurre egiten lagunduko didan hasierako adierazpenik (taula, irudi, grafiko, eragiketa, arau… erabiliz)? Zer egin beharko dut problemari aurre egiteko?

3. Planifikazioa gauzatu: Bigarren puntuan adierazitakoen baitan, nola baliatuko ditut eragiketak, propietateak, arauak, etab. problema ebazteko?

4. Emaitzaren onargarritasuna baloratu: 1. galderako baldintzak kontuan hartuz, onargarria al da? Zein da problemaren azken emaitza?

Errepide batean egunean zehar pasatzen diren ibilgailuen 5etik 2 kamioiak dira. Goizeko bederatzietatik hamaiketara 4.600 ibilgailu pasa dira guztira. Zenbat kamioi pasa dira errepide horretatik denbora-tarte horretan?
Problema ulertzen
Zer eskatzen dit problemak?
Problemak denbora-tarte batean errepide batetik pasatzen den kamioi kopurua eskatzen dit.
Zein datu ditut? (Zein datu ez dira beharrezkoak eta/edo zein datu behar ditut?)
Datuak:
  • Tarte horretan 4.600 ibilgailu pasa
  • Bostetik bi  kamioiak
  • Neurketabederatzietatik hamaiketara egin (datu hau ez da beharrezkoa)
Emaitzak bete behar al du baldintza jakinen bat?
Baldintza batzuk hauek izan daitezke:
  • Zenbaki osoa
  • 4.600 baino txikiagoa
  • Bostetik bi erdia baino gutxiago denez, emaitza 4.600en erdia baino txikiagoa, hots, 2.800 baino txikiagoa.
Ebazpena planifikatzen
Ba al dago edo sor al dezaket problemari aurre egiten lagunduko didan hasierako adierazpenik (taula, irudi, grafiko, eragiketa, arau… erabiliz)?
Hasierako adierazpen gisa hauek erabil daitezke:
Zer egin beharko dut emaitzara iristeko?
Kantitate baten zatiakalkulatu behar dut.
Planifikazioa gauzatzen
Zein da problemaren ebazpena? Adierazi urratsak.
4.600en  kalkulatu behar dut. Hau da, 4.600 ÷ 5 = 920; 920 · 2 = 1.840
Emaitzaren onargarritasuna baloratzen
Lehen zehaztutako baldintzen arabera, emaitza onargarria al da?
Emaitza onargarria da 1. puntuko baldintzetan adierazitakoak betetzen dituelako; gainera, ez dirudi kontraesanik dagoenik.
Zein da problemaren azken emaitza (esaldi osoak erabiliz)?
Denbora tarte horretan errepide horretatik 1.840 kamioi pasa dira.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan