Orientazio Oinarria Egiten

Orientazio-oinarria ekintza bat eskatzen duten prozesuak ordenatzeko, sekuentziatzeko eta ekintzaren urratsak zehazteko adierazpenerako teknika da. Orientazio-oinarriek mailaz maila adierazten diren osagai hauek dituzte:

Kategoria: aztergai den ekintza adierazten du. 

Azpi-kategoriak: ekintza hori bideratzeko erak adierazten ditu.

Ekintzak: prozesua gauzatzeko egin beharrekoak zehazten ditu. 

Adibidea: ekintzaren atal bakoitzaren kasu bat da eta aukerakoak dira.
Adibide gisa, laukien azaleraren kalkulurako orientazio-oinarria sortu nahi badugu, lehen aipatutako osagai bakoitza eratzeko galdera hauek egin daitezke. 

Kategoria: 

Galdera: zer ekintza egin nahi dut? Erantzuna: laukien azalera kalkulatu

Azpi-kategoriak:

Galdera: lauki motaren arabera, nola kalkulatzen da azalera? 

Erantzuna: paralelogramoak —karratuak, laukizuzenak, erronboak eta erronboideak—, trapezioak eta trapezoideak.

Ekintzak:

Galdera: ekintza gauzatzeko zer egin behar dut?

Erantzuna: ahal den kasuetan lauki bakoitzari, dagokion formula aplikatu edo irudia oinarrizko irudi sinpleagotan —laukizuzenak eta triangeluak— zatitu.

Adibidea:

Galdera: ezagutzen al dut ekintza hori adierazten duen kasurik?

Erantzuna: kasu bakoitzeko irudi bat. 

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan