Kopuruaren Zatia Kalkulatzen

Azter dezagun arretaz aurreko jarduerako tiketa.

Ohartu bazara, tiket horretan BEZ kontzeptua maiz azaltzen da. Lehen aipatu dugunez, BEZa Balio Erantsien Zerga da, eta produktu baten balioari zergetan erantsi behar zaion kopurua adierazten du. Baina, nola kalkulatzen da produktu baten prezioari dagokion BEZa?

Horretarako, kopuru baten ehunekoa edo zatia kalkulatu behar da.

Tiketaren ereduaren azken zatia ondo begiratu, botila-uraren prezioa BEZik gabe 1,40 €-koa da eta salneurri horri % 7ko gehigarria erantsi zaio, hots, 0,10 €. Amaieran, botila-urarengatik 1,50 € ordaindu behar da (1,40 + 0,10 = 1,50).

Ea bada eragiketa horiek nola egin diren gehixeago argitzen dugun.

1,40 €-ren % 7 kalkulatzeko honako prozedura jarraitu behar da:
  • Hasteko, gogoratu % 7, era baliokidean zatiki edo hamartar moduan ere adieraz daitekeela honela: % 7 =  = 0,07
  • Beraz, kopuru baten % 7 zenbat den lortzeko, nahikoa da kopuru horren zazpi ehunen kalkulatzea; hau da, ehun zati egin eta zazpi hartzea edo, zuzenean, 0,07 zenbakiaz biderkatzea.
  • Matematikoki:  · 7 = 1,40 ·  = 1,40 · 0,07 = 0,098
  • Botilaren azken prezioa lortzeko, hasierakoari gehigarria (% 7ko BEZa) batu behar zaio. Hau da, 1,40 + 0,098 = 1,498 €
  • Amaitzeko, azken batura hori biribildu egin behar da bi hamartarrera, izan ere, gure txanponik txikiena zentimoa baita. Horrela, botila-uraren salneurria 1,498 ≈ 1,50 da.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan