Fakturak Eta Haien Ezaugarriak

Eguneroko bizitzan, zenbakien arteko eragiketak sarri erabiltzen ditugu kalkulu ekonomikoak egin eta adierazteko. Eragiketa horien adierazpideetako bat faktura da. Faktura, saltzaileak erosleari ematen dion agiria da, eta erositako produktua zein den zehazteaz gain, prezioari, zergei… buruzko informazioa ematen du. Salerosketa egoeraren arabera, fakturek ezaugarri bereziak dituzte eta, ondorioz, hainbat izen har ditzakete.

Denda batean erosi ondoren jasotako agiria tiketa da. Etxera iristen diren fakturak (ura, elektrizitatea, gasa, telefonoa, etab.) horniduren ordainagiriak dira. Iturginak gure etxean egindako konponketaren zenbatekoa azaltzeko erabiltzen duena faktura da.

Mota batekoa zein bestekoa izan, faktura guztietan zenbait osagai beti agertzen dira. Honako hauek dira esanguratsuenak:
  • Zerbitzua eskaintzen duen pertsona edo erakundearen identifikazio-datuak (izena, logoa, helbidea, telefonoa…).
  • Fakturari dagozkion datuak (faktura zenbakia, data…).
  • Eroslearen datuak.
  • Emandako zerbitzu edo produktuen deskribapena eta zenbatekoa.
  • Zergari dagokion zatia.
  • Beherapenik egongo balitz, horri dagokion zatia.
  • Guztira ordaindu beharrekoa.
Erosketei aplikatzen zaien zergari BEZ esaten zaio. BEZa balio erantsiaren gaineko zerga da, eta produktuaren balioari zergetan erantsi behar zaion kopurua adierazten du. Beraz, edozein erosketa egiten dugunean, ordaintzen dugunaren zati bat BEZari dagokio. Kopuru hori ehunekotan (%) adierazten da, eta, balioa produktuaren eta herrialdearen arabera aldatzen da.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan