Zelulak

Izaki bizidun guztiok zelulaz osaturik gaude. Zelula da bizidunen oinarrizko unitatea. Ia beti zelulak oso txikiak dira, eta mikroskopio bidez baino ezin ditugu ikusi.
Zelularen atalak edo osagaiak
Ohiko zelula batek hiru atal nagusi ditu:
• Mintza. Geruza mehe bat da, zelula beste zeluletatik bereizten duena eta inguruko girotik babestu.
• Zitoplasma. Zelularen osagai nagusia da, zelularen “gorputza”, mintzaren barnean dagoen gelatinazko masa. Zelularen bizi-funtzioetan paper garrantzitsua du.
• Nukleoa. Zitoplasmaren barnean kokatzen da, masa osoaren barruan mintz batez bereizita. Zelularen jarduerak kontrolatzen ditu, eta zelularen “ordenagailua” dela esan dezakegu.
Bi eratako zelulak
Ohiko zelulak aipatu ditugu, baina, benetan, bi eratako zelulak ditugu:
• Prokariotoak. Nukleorik ez duten zelulak dira, oso sinpleak. Arkeoen eta bakterioen zelulak prokariotoak dira. Naturan oso zabalduak daude bai lurzoruan eta uretan, bai gizaki eta animalien barrunbeetan ere.
• Eukariotoak. Nukleoa duten zelulak dira, eta ezagutzen ditugun ohiko bizidun gehienek izaten dituzte, onddoek, landareek eta animaliek, esate baterako.
Zelulak eta bizidunak
Bizidunak era askotakoak izanik ere, zelula dute osagai, prokariotoa edo eukariotoa. Zelula kantitateari behatuz, bi bizidun mota bereizten dira:
• Zelulabakarrak. Zelula bakar bateko bizidunak.
• Zelulanitzak. Zelula asko dituzten bizidunak. Bizidun zelulanitzetan, zelulak elkartu egiten dira, eta eginkizun jakin baterako moldatu: zelulek ehunak sortzen dituzte.
Gero, izaki bizidunaren bizi-funtzioak osatzeko, ehunek organoak osatzen dituzte, eta organoek, aparatuak etasistemak.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan