Tirania

Tiranoa (grezierazτύραννοςtyrannos), egungo esanahiarekin, estatu edo erakunde batean botere ia absolutua duen agintaria da. Izenak konnotazio negatiboak ditu, bere interesak menpekoenen gainetik jartzen dituen agintari krudel eta bortitzarena.
Hitzaren zentzu klasikoan ordea, boterea bere kabuz, lege hereditario edo konstituzionaletatik at, lortu zuenari egiten dio erreferentzia. Aginte mota hau tirania da. Gobernu era honen jatorria Antzinako Grezian dago, non tiranoek gizarteko behe-mailako kideentzat erreforma sozialak eta obra publikoak egin zituzten. Sistemak epe luzera porrot egin zuen, gizabanako baten ospean oinarritzen baitzen, bere oinordekoak indarkeria erabiltzen zutelarik boterean mantentzeko.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan