Poligonoak Eta Zirkunferentzia

POLIGONOAK ETA ZIRKUNFERENTZIA

Poligonoa espazioan eremu itxi bat sortzen duten segmentu-kate batek mugatutako irudi laua da. Poligonoa osatzen duten segmentuak aldeak dira eta bi alderen ebakidura-puntuei erpinesaten zaie. Jarraian ez dauden bi erpin lotzen dituen segmentua diagonala da. Ondoz ondoko bi aldek poligonoaren barruan sortzen duten angelua poligonoaren barne-angelua da.
Poligono hitza antzinako grekotik dator (poli: asko eta gono: angelu); beraz, angelu asko esan nahi du.
Poligonoak alde edo angelu kopuruaren arabera sailka daitezke. Horretarako, gehienetan, alde kopurua adierazten duten aurrizkiak erabiltzen dira. Honako hauek dira aurrizki horiek:

Triangelua: hiru angelu eta hiru aldeko poligonoa
Laukia: lau angelu eta lau aldeko poligonoa
Pentagonoa: bost angelu eta bost aldeko poligonoa
Hexagonoa: sei angelu eta sei aldeko poligonoa
Heptagonoa: zazpi angelu eta zazpi aldeko poligonoa
Oktogonoa: zortzi angelu eta zortzi aldeko poligonoa
Eneagonoa: bederatzi angelu eta bederatzi aldeko poligonoa
Dekagonoa: hamar angelu eta hamar aldeko poligonoa
Dodekagonoa: hamabi angelu eta hamabi aldeko poligonoa

Nolanahi ere, badaude poligonoak sailkatzeko beste irizpide batzuk. Barne-angeluen arabera, poligonoak ahurrak (konkaboak) eta ganbilak (konbexuak) izan daitezke. Poligono bat ganbila da baldin eta bere barne-angelu guztiak 180º baino txikiagoak badira; aldiz, angeluren bat 180º baino handiagoa denean ahurra da poligonoa.
Aldeen luzeraren arabera, alde guztiak neurri berekoak dituen poligonoa erregularra dela esaten da eta, arau hori betetzen ez duena irregularra.
Amaitzeko, zirkunferentzia puntu jakin batetik distantzia berera dauden puntuen multzoa da. Puntu hori zirkunferentziaren zentroa da eta zentrotik zirkunferentziara dagoen distantzia erradioa.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan