Organismoa Eta Ezpeziea

ORGANISMOA ETA EZPEZIEA:


Bizidun asko eta asko daude munduan. Bizidun horietako bakoitza organismo bat da.
Gizakiok sailkapenak egin ditugu organismo (bizidun) horiek guztiak era ordenatuan ezagutzeko. Izan ere, organismo bakoitza besteekiko desberdina izanik, badira ezaugarri berdintsuak dituztenak, eta horiek talde berezietan jartzen ditugu. Esate baterako, tigrea eta katua zeharo ezberdinak dira, baina badituzte zenbait antzekotasun: biak larruazal iletsua dute, ugaztunak dira, ehizarako eta umeak hazteko joera bertsuak dituzte… Biak felidoak dira, katuaren familiakoak.
Sailkatze-lanetan, bizidunak aztertzen dituzten zientzialariek garrantzi berezia ematen diote espezieari. Ezaugarri fisiko eta biologiko propioak dituzten bizidunak osatzen dute espeziea. Espezie bereko organismoak beren artean ugaltzeko gai izan ohi dira, hau da, umeak edo ondorengoak izateko gai. Sortutako bizidun berriak gurasoen antzekoak izaten dira (espezie berekoak), eta beren artean ugaltzeko gai.

Espezie bakoitzari zientzia-izen bat ematen zaio, latinez idatzia eta bi partez osatua. Esaterako, tigrearen zientzia-izenaPanthera tigris da, eta katuarena Felis catus.
Organismoa eta espeziea ez dira, beraz, gauza bera. Zelai batean onddo asko egon daitezke (organismo asko), baina onddo espezie gutxi; hau da, espezie gutxiko perretxiko asko dago zelaian.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan