Nerabezaroa Eta Sexualitatea
- Lortu esteka
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Hona hemen Harluxet hiztegiak sexualitate hitzari ematen dion definizioa.
Zer esan nahi du horrek? Hona hemen zenbait puntu
sexualitatearen ideia osatzen joateko, eta zuen eztabaidetarako
baliagarriak izan daitezkeenak:
Nerabezaroko aldaketak
Pertsonen bizitzan zehar etengabe aldatuz joan ohi gara, bai fisikoki, baita gure nortasunean ere, baina aldaketa nabarienak nerabezaroan gertatzen dira.
Hauek dira neskengan gertatzen direnak: aldakak zabaldu egiten dira, bularrak hazten hasi, aluaren inguruan biloxkak atera, hilekoa agertzen da…
Mutilengan, biloxken agerpenaz gain, aldaketak hauek dira: ahotsa aldatzen da, barrabilak eta zakila hazi, lehenengo espermatozoideak sortzen dira, sorbaldak zabaldu…
Gorputzeko aldaketez gain, norberaren izaeran eta besteekiko erlazioetan ere aldaketak gertatzen dira. Hona hemen aldaketa horietako batzuk:
Sexualitatea. Sexuari
dagozkion ezaugarri fisiologiko, psikologiko edo kulturalen multzoa;
direlako ezaugarriekin lotuta dagoen pertsona arteko jarduera edo
portaera, erakarpen fisiko gisa agertzen dena eta atsegin sexuala
lortzera bideratuta dagoena.
|
• Sexualitatea emakumea ala gizona
izatearen bizipena da. Sexualitateak badu zerikusia gorputzarekin,
aldartearekin, emozioekin, norberaren bizipenekin, pertsonen artean
harremanak bideratzeko moduarekin…
• Sexua ez dago ezinbestean lotuta
ugaltze-organoekin eta genitalekin: sexua gu geu gara, sexudunak gara,
sexua gorputz barneko txoko guztietan dugu.
• Pertsonaren burmuinean bizi da pertsona
horren sexu-identitatea; hau da, burmuinean sentitzen da pertsonaren
generoa, emakume ala gizon izan, eta horrexek finkatzen du
gure sexu-orientazioa, eta ez beste edozerk.
• Jaiotzetik hil arte gure gorputzak hainbat aldaketa izaten ditu, eta aldaketa nabarienak nerabezaroan izaten dira.
• Nerabezaroan umea heldu bilakatzen da, prozesu biologikoak eta fisiologikoak medio.
• Generoak bi dira, baina bien artean
hainbat konbinazio gertatzen da. Gizonezko batzuek emakumeak maite
dituzte; beste batzuek, aldiz, gizonezkoak. Emakumezko batzuek
gizonezkoak maite dituzte eta, beste batzuek, aldiz, emakumezkoak.
• Ugalketa eta sexualitatea ez dira gauza
bera. Sexualitatean garrantzitsua da norberaren identitatea, elkarrekin
bizitzea, plazera lortzea, pertsonen arteko desioa eta maitasuna… Hori
dena da sexualitatea.
• Sexualitatea ez da bakarrik genitala, ez
da bakarrik koitoa edo orgasmoa, bestelako osagarriak ditu: desioa,
plazera, elkarrekin ondo egotea…
• Garrantzi handikoa da zeure
sexu-orientazioa ezagutzea eta onartzea, eta nork bere burua horrelaxe
adieraztea: homosexual, heterosexual, bisexual…
|
Pertsonen bizitzan zehar etengabe aldatuz joan ohi gara, bai fisikoki, baita gure nortasunean ere, baina aldaketa nabarienak nerabezaroan gertatzen dira.
Hauek dira neskengan gertatzen direnak: aldakak zabaldu egiten dira, bularrak hazten hasi, aluaren inguruan biloxkak atera, hilekoa agertzen da…
Mutilengan, biloxken agerpenaz gain, aldaketak hauek dira: ahotsa aldatzen da, barrabilak eta zakila hazi, lehenengo espermatozoideak sortzen dira, sorbaldak zabaldu…
Gorputzeko aldaketez gain, norberaren izaeran eta besteekiko erlazioetan ere aldaketak gertatzen dira. Hona hemen aldaketa horietako batzuk:
• familiatik bereizteko (independizatzeko) nahia
• adiskidetasuna balioestea
• amodiozko lehenengo sentimenduak agertzea
• intimitatea eta bakardadea bilatzea
• askatasuna eta justizia gizako kontzeptuak planteatzea
• arazo sozialetan eta politikoetan definitzen hastea
- Lortu esteka
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan