Monarkia

Monarkia grezierazko μονος (mónos): ‘bat’, eta αρχειν (arjéin): ‘gobernua’ hitzetatik dator eta bakar baten gobernua bezala itzul daiteke. Definizioz, estatu baten gobernu era da, non goi kargua biziartekoa den eta oinordekotasunagatik izendatua izaten den. Kargu honi monarka deritzo: errege edo erregina. Kasu gutxietan monarka talde hautatu batek aukeratua izaten da. Monarka batek agindutako estatuari monarkia edota erreinu deritzo.
Gaur egun estatu askotan monarka titulua mantentzen da baina ez garai bateko botereak. Hau da monarkia konstituzionalen kasua, hau da, burujabetza herriaren esku dagoen baina Estatuaren Buruzagiaren kargua erregearen esku dagoen demokraziak. Kasu hauetan monarkak ordezkariaren eta arbitroaren papera du eta ez du estatuaren botereetako inor.Tradizionalki monarka estatuaren botere guztien jabe ohi izan da: Botere Legegilea,Botere Betearazlea eta Botere Judiziala. Gobernu era honi Erregimen Zaharra deritzo.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan