Haurdunaldia

Ugaztunetan, pertsonak barne, jakina, obulu ernaldua uteroan kokatzen den unetik ernaldia hasten da. Emakumearen ernaldiari, haurdunaldia esaten diogu, eta haurra jaiotzen denean amaituko da.
Ernaldiaren iraupena ez da bera izaten espezie guztietan; pertsonarena, 9 hilabetekoa da (38-39 aste); behiarena, 40 bat astekoa; 48-49 astekoa behorrarena, eta 5 bat astekoa untxiarena.
Haurdunaldia aurrera joan ahala, fetua etengabe aldatzen da harik eta behin betiko haurraren itxura hartzen duen arte.
Fetuak hazteko behar dituen elikagaiak eta oxigenoa amaren odoletik jasotzen ditu.
Fetua amaren uteroan buruz behera egoten da, normalean, eta likido amniotikoz beteriko zorro baten barruan, kolpe eta infekzioetatik babesteko.
Gaur egun, espezialistek ekografiaren bidez egiten dute haurdunaldiaren jarraipena, fetuaren garapenean izango diren gorabehera guztien berri izateko.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan