Giza Gorputzaren Aparatuak Eta Sistemak

Gizakion gorputza zenbait organoz, sistemaz eta aparatuz osatuta dago, eta anatomia deitzen zaio horiek aztertzen dituen jakintzagaiari.
Gizakion organismoan dauden sistema eta aparatu nagusiak hauexek dira: digestio-aparatua, arnas aparatua, zirkulazio-aparatua, iraitz-aparatua, lokomozio-aparatua, ugaltze-aparatua eta koordinazio-sistemak (nerbio-sistema eta sistema endokrinoa).
Sistema eta aparatu horiek hainbat organoz osaturik daude (birikak, gibela, bihotza, giltzurrunak…) eta organo horietako bakoitzak zenbait funtzio ditu.
Dena dela, ezin duzu ahaztu organo horiek guztiak batera eta era koordinatuan funtzionatzen dutela; hau da, organo guztien funtzionamendu koordinatua behar dela gorputza behar bezala, eta osasuntsu, ibil dadin.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan