Giza Espeziea
- Lortu esteka
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Gizakiok animalien erreinukoak gara, eta bizkarrezurra dugunez, ornodunak. Gehiago zehazten hasiko bagina, primateen ordenako
ugaztunak garela esango genuke.
Gizakiok eta gainerako primateek baditugu zenbait ezaugarri komun: lau gorputz adar, bost hatz eskuetan, begien kokapena (aurrerantz eta ez alboetan)…
Ezberdintasunak ere baditugu:
a) Gizakion buru-hezurra primateena baino ia hiru aldiz handiagoa da proportzioan.
b) Gurean hatz lodia eskutik gertuago dago
primateetan baino, eta, batez ere, gainerako hatzei aurrez aurre
jartzeko gai da. Berezitasun horri esker, gizakiok mugimendu
zehatzak egin ditzakegu eskuekin eta tresnak erabiltzeko
gaitasun handiagoa dugu.
c) Gizakiok bi oinen gainean gabiltza (bipedoak gara), eta primateek lau hanken gainean (ia gehienetan, behintzat).
d) Ingurumena era nabarmenean aldatzeko gai gara gizakiok.
Gizaki guztiok estruktura edo barne-egitura bera dugu, eta espezie berekoak gara, ezaugarri komunak izateazgain geure artean ugaldu eta ume ugalkorrak izateko gai garelako. Gure espeziaren zientzia-izena Homo sapiens da; gu Homo sapiens gara.
Ez dugu ahaztu behar gizaki guztiok funtzio komun batzuk ditugula: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa. Funtzio horiek betetzeko gizakion
organismoak baditu organoak eta organo horiek elkarren artean erlazionatzen dituzten mekanismoak.
- Lortu esteka
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan