Diktadura

Diktadura, pertsona edota ideologia bereko talde jakin baten eskuetan botere absolutua jartzen duen gobernu era bat da, estatuaren hiru botereak (legegilea, eragilea eta judiziala) kontrolatuz.
Diktadoreek era askotan lor dezakete boterea. Ohikoa da militarrek gauzatutako estatu kolpe baten bidez lortzea, gerora armadak bere karguan mantenduz, baina posible da baita ezaugarri zibilak edukitzea. Aukeratuak izan daitezke, alderdi bakarrak edo jerarkia agintariak izendatuak edota boterea zuen ahaidearen heriotzaren ostean oinordetuta.
Diktadura batean, buruzagia ez dira aldizka sufragio unibertsal aske, zuzen eta sekretuaren bidez berritzen. Horrela, nahiz eta diktadoreak boterea hauteskundeen bidez lortu (Adolf Hitlerrek bezala), epe laburrean gainerako alderdi politikoak legez kanpo uzten ditu eta ondorengo hauteskundeak eragozten ditu, aldioro, arrazoi propagandistikoegatik, sasi hauteskunde manipulatu batzuk antolatzen diren arren, gobernuari patina demokratiko bat emateko eta herriaren aldeko debozioa erakusteko. Bozketa hauetan diktadorean hautagai bakarra izan ohi da eta ustelkeria eta hertsadurengatik emaitza ikusgarriak jaso ohi ditu.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan