Demokrazia

Demokrazia subiranotasuna herriaren esku uzten duen erregimen mota edo sistema politikoa da.
Sistema politiko hau, Antzinako Greziako Atenas polisean sortu zen, herriko gizonak erabakiak hartzeko biltzen hasi zirenean. Erregimen politiko honen ezaugarri nagusia norbanakoaren askatasuna; eta agintariak, herriak hauteskundeen bidez aukeratu ahal izatea da. Gaur egun sistema demokratiko gehienek ordezkaritzaren bidez funtzionatzen dute (demokrazia ordezkatzailea), populazio handietan herritar guztiek erabaki guztietan parte hartzea (zuzeneko demokrazia) bideragarria ez dela jotzen delako.
Definizio klasikoak dio demokrazia gehiengoaren agintea dela, betiere gutxiengoaren eskubideak errespetatuz.
Iturria: Wikipedia

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan