Bizidunen Sailkapena

Bizidunak sailkatzeko hainbat irizpide erabiltzen dira eta ezaugarri berdintsuak dituzten bizidunak talde berean jarri. Sailkapena egiteko irizpideek zehatzak izan behar dute: zelula prokariotoa edo eukariotoa den, organismo zelulabakarra edo zelulanitza den, zelulek ehunak osatzen dituzten ala ez, elikadura autotrofoa (organismoa ingurune bizigabetik elikatzen dena) edo heterotrofoa (beste organismo batzuk janez elikatzen dena)…
Izaki bizidunen erreinuak
Irizpide nagusi horiek kontuan harturik, bada aspalditik erabiltzen den sailkapen bat: bizidunak bost talde handitan (erreinu) sailkatzen ditu; honelaxe:
Moneroak
Prokariotoak
Zelulabakarrak
Ez dute ehunik
Autotrofoak eta
heterotrofoak
Protistoak
Eukariotoak
Zelulabakarrak
Ez dute ehunik
Autotrofoak eta
heterotrofoak
Onddoak
Eukariotoak
Zelulanitzak (gehienak)
Ez dute ehunik
Heterotrofoak
Landareak
Eukariotoak
Zelulanitzak
Ehunak dituzte
Autotrofoak
Animaliak
Eukariotoak
Zelulanitzak
Ehunak dituzte
Heterotrofoak
Aurreko sailkapen hori oso hedatua dago, baina zientzialariek asko eztabaidatzen dute, gaur egun, gai horri buruz. Esate baterako, prokariotoak (monero deituak taulan) bi taldetan banatzen dituzte: arkeoak eta bakterioak. Gainera, orain arte eman ez zaien garrantzia ematen zaie talde horiei.
Uretako organismo asko ere bereziak dira, hainbat eta hainbat ez baitira ez animalien ezta landareen taldean sailkatzeko egokiak. Esate baterako, lehen landareen erreinuan sailkatzen ziren algak eta likenak, baina gaur zientzialariek alga asko protistoen erreinuan (Protista) kokatzen dituzte eta likenak onddo erreinuaren barruan.
Horrek esan nahi du zientzia eredu berriak osatzen ari dela organismoak sailkatzeak jartzen dion erronkari erantzuteko…

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Animalien Sailkapena

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan