Aditzak ekintza baten ( dator, jan, igeri egin dugu ) edo norbaiten edo zerbaiten egoera adierazten du ( izan, geunden ). Aditzak molde jokatuan eta jokatugabean ager daitezke. Aditzak , molde jokatuan, ekintzaz edo egoeraz gain, beste hainbat informazio ematen du: ekintzan parte hartzen duten pertsonak, ekintzaren denbora… Pertsonei dagokienez, euskaraz aditz jokatuak, berak bakarrik, beste hizkuntza batzuetan baino informazio gehiago ematen du; izan ere, euskarazko aditz jokatuak ematen duen informazioa emateko, elementu gehiago behar dira beste hizkuntza batzuetan. Hona adibide batzuk: Ikusi dut esanda, nik zerbait orain dela gutxi ikusi dudala adierazten da. Gaztelaniaz lo/la/le he visto esan beharko nuke hori bera adierazteko, eta ingelesez I have seen it . Ikusi zenuen -ekin zuk norbait atzo edo lehenago ikusi zenuela adierazten da. Ikusiko gaituzte : norbaitzuek gu gero ikusiko gaituztela. Gaztelaniaz, nos verĂ¡n ; ingelesez, they will see us . Ikusi
Hauexek dira animalien bi ezaugarri nagusi: • Elkarren artean eta inguruarekin erlazionatzeko erraztasuna dute eta inguruko eraginei erantzuteko ahalmena. • Elikadura heterotrofoa dute, hots, beste bizidun batzuk janez elikatzen dira. Animaliak bi talde handitan sailkatzen dira: ornodunak eta ornogabeak. Ornodunek bizkarrezurra dute, eta barneko hezurdura; ornogabeek ez dute bizkarrezurrik, eta, izatekotan, gorputzaren kanpo aldeko babesa edo oskola dute. Animalia ornodunak Bizkarrezurra edukitzea da ornodunen ezaugarririk garrantzitsuena. Bizidunen arteko animalia ezagunenak dira ornodunak eta 45.000 espezie inguru omen daude gaur egun. Ornodunak hainbat bizimodutara eta ingurutara moldatu dira, eta horren ondorio da hainbat forma eta itxurako animalia ornodunak izatea. Gizakientzat garrantzi ekonomiko handia dute. Ornodunen artean dago ugaztunen klasea, eta horren barruan gaude gizakiok, ezin baitugu ahaztu gu ere animalia ornodunak garela, eboluzio prozesu luze b
Sei urte luzez ikertzen jardun ondoren, zientzialariek kalkulatu dute gutxi gorabehera 100.000 milioi planeta daudela gure galaxian. Dirudienez, izar bakoitzeko 1,6 planeta daude, batez beste, eta zenbat eta txikiagoak izan planetak, orduan eta ugariagoak dira. Lehen, pentsatzen genuen Lurraren antzeko planetarik ez zegoela; orain, badirudi Lurraren antzeko masa duten milioika planeta dabilela izarren inguruan biraka.