Animalien Sailkapena

Hauexek dira animalien bi ezaugarri nagusi:
• Elkarren artean eta inguruarekin erlazionatzeko erraztasuna dute eta inguruko eraginei erantzuteko ahalmena.
• Elikadura heterotrofoa dute, hots, beste bizidun batzuk janez elikatzen dira.
Animaliak bi talde handitan sailkatzen dira: ornodunak eta ornogabeak. Ornodunek bizkarrezurra dute, eta barneko hezurdura; ornogabeek ez dute bizkarrezurrik, eta, izatekotan, gorputzaren kanpo aldeko babesa edo oskola dute.
Animalia ornodunak
Bizkarrezurra edukitzea da ornodunen ezaugarririk garrantzitsuena. Bizidunen arteko animalia ezagunenak dira ornodunak eta 45.000 espezie inguru omen daude gaur egun. Ornodunak hainbat bizimodutara eta ingurutara moldatu dira, eta horren ondorio da hainbat forma eta itxurako animalia ornodunak izatea. Gizakientzat garrantzi ekonomiko handia dute. Ornodunen artean dago ugaztunen klasea, eta horren barruan gaude gizakiok, ezin baitugu ahaztu gu ere animalia ornodunak garela, eboluzio prozesu luze baten bitartez moldatuak.
Ornodunen barruan bost klase bereizten dira, oro har: ugaztunak, hegaztiak, arrainak, narrastiak eta anfibioak.

Animalia ornogabeak
Animalien artean ornogabeak dira, dudarik gabe, espezie eta animalia mota gehien dituen taldea.
Ornogabeak, bizkarrezurrik eta barne eskeletorik gabeko animaliak, bi multzo nagusitan sailkatzen dira: hanka artikulatuak dituztenak (artropodoak) eta hanka gabekoak. Hainbat era eta formatakoak izan daitezke, eta hainbat bizilekutara moldatuak egon, eboluzioaren eraginez: elikatzeko erak, ugaltzeko moduak eta gainerako funtzioetarako dituzten bizi-jarduerek animalien itxura moldatu eta baldintzatu egiten dute, eta hainbat eratako animaliak sortu.
Honako eskeman dituzu animalia ornogabeen talde nagusiak.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Aditz Jokatuak eta Jokatugabeak

Zenbat Planeta Daude Unibertsoan