Mezuak

Debate Bat Egiteko Hurratsak

Parte-hartzeari dagokionez: • Guztiok parte hartu behar duzue. • Entzun arretaz besteen hitzak. • Zure txanda denean, zure iritzia azaldu. • Hitz egin aurretik txanda eskatu. • Behar izanez gero, besteek diotenari buruz argibideak eskatu.                                 Elkarrizketarako arauei dagokionez: • Utzi besteei hitz egiten, haien jarduna eten edo oztopatu gabe. • Eskatu hitz egiteko txanda, eskua altxatuz edo beste keinu batez, horrela ez duzu oztopatuko besteen hizketaldia. • Errespetatu besteek esandakoak eta adierazteko modua.                              Egoki hitz egiteari dagokionez: • Gaiarekin zerikusia duten ideiak eta iritziak bakarrik azaldu. • Ideiak eta iritziak ulertzeko moduan azaldu. • Hizkuntza zuzen erabiltzen saiatu. • Zerbait ulertu ez dela iruditzen bazaizu, beste era batera adierazteko eskatu. • Adi gorputz-jarrera eta keinuekin! Arreta, interesa eta begirunea erakutsi.

Nola jakin zenbaki bat zifra baten multiploa den

Nola jakin zenbaki bat zifra baten multiploa den 2ren multiploa den jakiteko: Azkeneko zifrak bikoitiak izan behar dira. 573 8 3ren multiploa den jakiteko: Zifra denak batu eta irteten dena 3ren multiploa izan behar da. 246 = 2+4+6 = 12 4ren multiploa den jatiketo: Azken bi zifrak 4ren multiploak izan behar dira. 7896 24 5en multiploa den jakiteko: Azkenengo zifra 5 edo 0 izan behar da 6ren multiploa den jakiteko: Azkenengo bi zifrak 2 eta 3ren multiploak izan behar dira. 7356 24

Gehienezko Errepikapenak Sahiestuz, Progresio Tematikoa Bermatzeko Baliabideak

Testuko hitzak erlazionatzeko eta testuaren esanahia eraikiz joateko, maiz, testuan aurrez aipatutako hitz edo hitz multzo bati erreferentzia egin behar izaten zaio. Horrela, gaiari jarraipena emanez, testuaren progresio tematikoa ziurtatzen da. Aurreko hitzari erreferentzia egiteko modu agerikoena hitza bera berriz errepikatzea izan liteke. Baina ez al litzateke oso errepikakorra suertatuko testua? Hizkuntzak baditu hainbat baliabide gehiegizko errepikatzeak saihesteko eta progresio tematikoa ziurtatzeko. Horiei  erreferentzia-mekanismoak  edota  anaforak  esaten zaie. Hauek dira horietako batzuk: 1. Hitz bat antzeko esanahia duen beste hitz batez ordezkatzea: sinonimoa edo hiperonimoa. Sinonimoa : testuinguru horretan aurrez aipatu den hitzaren esanahi bera duena. Tobera bi lagunen artean jotzen den euskal musika-tresna da, txalapartaren antzekoa. Metro eta erdi luzerako burnizko  hodi  batek osatzen du.  Tutua  jotzeko, metalezko 30 zentimetro luzeko lau haga erabili ohi dir

Gizakion Nutrizioa

Irudia
Gizakiok digestioaren bitartez bihurtzen ditugu janariak asimilagarri gure gorputzerako, baina hori gure nutrizioaren atal bat besterik ez da. Mantenugaiak, energia-iturri bihurtzeko, oxigenoarekin erre behar dira zeluletan (zeluletako metabolismoa). Oxigeno hori lortzeko,  arnas aparatuak  arnasa hartzen du.  Zirkulazio-aparatuak , bere aldetik, oxigenoa eta mantenugaiak eramaten ditu zeluletara. Zeluletan gertatzen da mantenugaien errekuntza edo konbustioa. Horrek sorten du gorputzak beharrezko duen energia. Baina errekuntza horretan hondakinak sortzen dira, eta hondakin horiek gorputzetik kanporatzeko dugu iraitz-aparatua (aparatu escretorea) . Prozesu hori zehatzago ulertzeko, eta aparatuak koordinatuta lan egiten dutela ikusteko, hiru fase aipatuko ditugu: elikagaien garraioa ,  zeluletako metabolismoa  eta  hondakinen kanporatzea . Elikagaien garraioa Mantenugaiak hesteetatik odolera pasatzen dira, eta odolak garraiatzen ditu gorputzeko zelula guztietara. Odolak, bes

Sistemen Simulazioa

Web orria: Biodigital

Dibulgazio Artikuluen Sarrerak

Dibulgazio-artikuluen sarrerak bi funtzio izaten ditu. Batetik, testuaren laburpen modukoa eginez, irakurleari aurreratzea testua zeri buruzkoa den . Bestetik, irakurlearen arreta bereganatzea. Bi ezaugarri horiengatik esan ohi da sarrerak testuaren edukiaren aztarnak izan behar dituela eta, era berean, iradokitzailea izan behar duela. Testuaren edukia aurreratzeko, deskribapen-egitura duten dibulgazio-artikuluetan, askotan, gaia zehazten da eta azpigaiei erreferentzia egiten zaie, testuaren laburpen-modukoa eginez. Iradokitzailea izan dadin, galdera erretorikoak, kantuen letrak, atsotitzak, lokuzioak. eta beste hainbat baliabide erabil daitezke.

Iritzi Testuaren Egitura

Ahoz nahiz idatziz, iritzi-testuan gutxieneko bi osagai ondo bereizten dira: • Gaiari buruz  zer pentsatzen dugun  (TESIA) •  Zergatik pentsatzen dugun hori  (ARRAZOIAK). Gure kasuan, informazioiturrietan aurkitutako datuetan oinarrituko ditugu arrazoiak.